Zientzia
Ikerketa Biribila: Nafarroako 30 ikertzaileren testigantzak, sarean
Euskadi Irratia | Amaia Portugal
Doktoretza tesia egiteko Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jaso duten ikertzaileek haien lanaren berri eman dute bideo eta albiste sorta baten bitartez, zientzia gizarteratzea helburu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikerketa Biribila du izena programa honek. Haren bitartez, 30 doktore eta doktoregairen bideo laburrak argitaratu ditu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, irailetik maiatzera. Sailaren webgunean daude ikusgai.
Askotariko diziplinatan diharduten ikertzaileak dira eta guztiek jaso dute diru laguntza, beren lan ildoan aurrera egiteko. Herritarrek zergen bitartez ordaintzen dituzte laguntza horiek, eta ikertzaileek egiten dutenaren berri emanez eskertu diete egindako ekarpena. Horrela itxi da zirkulua.
Nekane Oroz Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen jarduneko zuzendari nagusiarekin eta Julen Sanz ikertzaile horietako batekin hitz egin dugu.