Ekainak 7
Enrique Zuazua, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan
Matematikari eibartarra izango dugu gonbidatu nagusi. Humboldt katedrari esker, 3,5 milioi euro jaso ditu bere matematika aplikatuko ikerketekin jarraitzeko Alemanian.
Enrique Zuazua matematikari eibartarra izango da ostiral honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Alemaniako Humboldt katedrari esker, 3,5 milioi euro jaso ditu saritan bere matematika aplikatuko ikerketekin jarraitzeko Alemanian. Hara egin aurretik arituko da Maite Artolarekin solasean, matematikaz, eta gaur egungo eta etorkizuneko matematiken egitekoaz. Goizeko 09:30etan izango da hori. Aurrez, aktualitateari buruzko mahaia osatuko dute Iñaki Goirizelaia, Maite Ubiria eta Felipe Juaristik. Albiste nagusiaren atariko zutabea, Maddalen Arzallusek sinatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Mungiako posta bulegoari bikaintasun saria eman dio eta bertan izango gara, lana nola egiten duten eta saria zergatik eman dioten jakiteko. Mario Petuya zuzendariarekin dugu hitzordua. Gainera, nazioarteko tartean, Tiananmen plazako sarraskiaren 30. urteurrena gogoratuko dugu eta Shangain bizi den Oihan Otaegi euskaldunarekin hitz egingo dugu