Urrutikoetxea-Irribarria
Zaratamoko eta Aramako alkateak ere oso urduri buruz buruko pilota finalean
Jon Ajuriak eta Asier Mujikak, Zaratamoko eta Aramako alkateek, elkarren ondoan eta urduritasunez beterik bizi izan zuten atzoko buruz buruko pilotaren finala, azken unera arte kirioak dantzan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zaratamoko jarduneko alkateak, Jon Ajuriak, eta Aramako jarduneko alkateak, Asier Mujikak, 'Faktoria'n kontatu digute atzo nola bizi izan zuten buruz buruko pilota txapelketaren finala. Elkarren ondoan eserita ikusi zuten partida, Bilboko pilotalekuan bertan. Urrutikoetxeak zein Irribarriak, batak zein besteak irabaz zezakeela azpimarratu digute, final irekia izan zela. Eta erantsi digute, Zaratamon jaiotako Mikel Urrutikoetxeari eta Danel Elezkanori esker, eta Araman jaiotako Iker Irribarriari esker, bi udalerri horien aditzera orain urte batzuk baino handiagoa dela orain, eta herri horietan pilotarekiko dagoen zaletasuna ere handiagoa dela.