Itxi

Tabakorik gabe

'Erretzeari uzteko ahaleginean, indartsu, triste eta aske izateko gogoz'

Andoaingo Osasun Zentroan erretzeari uzteko talde terapian ari dira Gabi eta Begoña, Arantxa Mendiluze erizainaren laguntzarekin. Laugarren saioan harrapatu ditugu eta astebete zeramaten erre gabe.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

27 urte egin dituzte zigarroak erretzen. Uzteko ahalegin asko egin dute, baina oraingoa azkenekoa, sendoa eta benetakoa dela sinistuta ari dira, taldearen indarra baliatuz. Seme alabek eman diete indarra oraingoan. Aske izan nahi dute, zigarroaren mendekotasunik gabe.

Zigarroa uzteko ordezko guztiak eta kanpaina guztiak alferrikakoak direla uste dute, buruan behar delako indarra. Eta hori ari dira lantzen talde terapian, buruko indarra.

Aitortu dute zigarroak zoriontasun une asko eman dizkiela, baina osasunerako oso kaltegarria dela jakinda eta seme alabek ez dezaten erre, oraingo ahalegina berezia izango da beraientzat. Indartsu topatu ditugu, triste ere bai, baina batez ere menpekotasun hori gainditu eta aske izateko gogo handiz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)