Kargatzen...
Itxi

Koldo Leoz

'Zentzugabekeria da mahaiaren bueltan eseri ere ez egitea'

Demokraziaren funtsezko oinarria dela eta, elkarrekin hitz egin beharra defendatu du Lizarrako EH Bilduko jarduneko alkateak. PSNko zinegotziekin elkartu da, bilera erabakigarria izan ez bada ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zinegotzi sozialisten botoak lortu ezean, Koldo Leoz jarduneko Lizarrako alkateak eta EH Bilduko alkategaiak ez du hiriko arduradun nagusi izaten jarraituko larunbateko udalbatzaren ostean. Erabakigarria izango da, Iruñean bezala, PSNren jarrera. Egun hauetan, elkarrizketaren apologia egin du Leozek eta herri mailan lortzen diren harreman naturalak politika mahaira eramatea defendatu du. Bera elkartu da Lizarrako sozialistekin, horrek larunbaterako babesak lortzeko zirrikiturik eskaini ez badu ere. 'Zentzugabekeria da', esan du 'Faktoria'n, 'mahaiaren bueltan eseri ere ez egitea. Ez dut esaten akordioak lortzeko, baina sikiera, hitz egiteko'. Bere ustez, elkarrizketari uko egitea demokraziaren oinarri nagusiari uko egitea da', azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)