Itxi

Aizkorri Bizirik

'Aurtengo Zegama-Aizkorri maratoian zaborra oso gutxi utzi du jendeak'

Oso albiste pozgarria dela kontatu digu Gaizka de Miguel, Aizkorri Bizirik taldeko kideak. Aizkorriko aterpetxea konpontzeko sortu zuten taldea eta orain, Urbiako artzain txabolekin hasiko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aizkorri tontorreko aterpetxea oso utzita, zikinduta eta apurtuta zegoelako sortu zuten Aizkorri Bizirik taldea. Hainbat boluntarioren lanari esker hura txukuntzea eta konpontzea lortu dute eta orain Urbiako artzain txabolen inguruetan pilatutako txatarra eta zaborrak biltzeari ekin nahi diote.

Jendearen kontzientzia areagotzen ari dela esateko moduko albistea ere eman digu Gaizka de Miguel-ek: Aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoian jendetza elkartu zen, baina oso zabor gutxi utzi zuten mendian. Berri baikoarrak ematea ere garrantzitsua da eta horixe egin dugu gaur 'Faktoria' saioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)