Itxi

Louisbourg

'Kanadako Louisbourg gotorlekuan txalupari oraindik 'txalupa' deitzen diote'

M. Loiarte eta A. Aranguren Louisbourgera doaz 'Unama´ki Louisbourg' proiektuan parte hartzera. Euskaldunek bertan izandako garrantzia ikusaraziko dute eta oraingo turistei gure berri emango diete.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mirari Loiarte eta Amets Aranguren-ek Kanadako Cap Breton uhartean dagoen Louisbourg-eko gotorlekuan turistei harrera egingo diete datozen hamar asteetan. Euskara, euskal dantzak eta euskal kantuak eramango dituzte, duela 300 urte euskal arrantzaleak joaten ziren lekura.¿

XVIII.mendean euskaldunek garrantzia handia izan zuten Louisbourg-en, arrantzara joaten zirelako bertara. Frantsesaren ondoren, euskara zen gehien entzuten zen hizkuntza. Oraindik toponimia eta abizenetan nabaria da hori eta txalupari 'txalupa' deitzen diote, adibidez.

Eurekin batera joango da Marta Vazquez, ikerketa egin nahi duelako, Cap Breton uhartean, kolonizatu aurretik bizi zen Mi´kmaq herriari buruz eta jasan zuten zapalkuntzari buruz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)