Aingeru Epaltza
'Merke'
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde aukeratu izana izan du abiapuntu idazle nafarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakari bilakatu delako albistea atzo eguerdirako gehitua zegoen, hura hautatu eta hiru ordu gabe, politiko altsasuarrak euskal wikipedian duen sarreran. Erdal wikipedia motelago zebilen. Edo fundamentu gabeago. Gaur goizean, Unai Hualdek sarrera propiorik gabe segitzen zuen entziklopediaren gaztelaniazko bertsioan. Nork erran zuen euskaraz jakin gabe izan daitekeela herri honen berri?". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.