Kargatzen...
Itxi

Unai Hualde

'PSNrekin konfiantza zaila da oraindik'

Nafarroako Parlamentuko mahaia osatzeko negoziazioetan Sanchezen inbestidurarekin lotutako mugimenduak izan zirela berretsi du. Gaur hasiko da bilera errondako datak zehazten, Gobernua osatze aldera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidente berria gaur goizean hasiko da bilera errondak deitzeko datak zehazten. Datozen egunotan abiatuko ditu kontaktuak alderdietako ordezkariekin, foru gobernua osatzeko negoziaketen barruan. Atzo mahaia osatzeko akordioak indar aurrerakoien aukera erraztu egiten duela azaldu du 'Faktoria'n baina oraindik PSNrekin 'konfiantza zaila' dela zehaztu du, sozialisten historiari eta joan den larunbatean udalen osaketan gertatu zenari erreferentzia eginda.

Onartu duenez, atzoko akordiorako negoziazioetan Pedro Sanchezen inbestidurarekin lotutako mugimenduak izan zirela, eta erantsi du hemendik aurrera ikusi beharko dela elkarrizketek zer ematen duten.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)