Itxi

J. Church / J. Gregory

'Gelditzea ez, baina itsas mailaren igoera moteltzea posible da'

CO2 isuriak murrizten ez badira itsas maila mende amaierarako metro bete igoko dela diote euren ikerketek. Kosta zati batzuk babestea eta beste batzuetatik alde egitea, ezinbesteko izango dela diote.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jonathan Gregory eta John Church fisikariak dira azken hamarkadetan itsas mailaren igoera aztertzen aritu diren adituak. Erresuma Batuko Reading unibertsitateko katedraduna bata, bestea berriz Australiako Hegoaldeko Gales Berriko unibertsitatekoa.

Ezagutzaren Mugak saria jaso berri dute aste honetan Bilbon, BBVA Fundazioak mundu mailako diziplina desberdinetako puntako pertsonaiei ematen dizkienak. Itsas mailaren igoeraren inguruan urteetan egindako ikerketagatik nabarmendu dituzte.

Euren ikerketei esker, itsasoaren maila gizakiaren ekintzaren ondorioz hazten ari dela frogatuta geratu da, eta azken hamarkadetan, igoera hau bizkortu egin dela frogatutzat eman dute. Urtean hiru milimetro ari da igotzen, azken 25 urteetan 7 zentimetro igo da eta aurreikuspena da, mendea amaitzerako metro bateko igoera izango duela itsasoaren mailak.

Johnatan Churchen esanetan, beharrezkoa da lehen bait lehen igoera horren aurrean prestatzea, populazio gehien duten eremuak babestuz, eta beharrezko bada hainbat tokitan atzera eginez.

Church bera, eta Jonathan Gregory ere bat datoz, CO2 isurketak mugatuz gero posible dela oraindik itsas mailaren igoera moteldu eta mende amaierarako metro bat baino gutxiago haztea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)