Peñak zezenketetara?
Iruñeko peñek zezenketetara joan behar al dute sanferminetan?
Ibai Ripodasen erranetan 'Lizarrako La Bota peñakoak ausartak izan dira hartutako erabakiarekin baina, Iruñeko peñen erealitatea desberdina da'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zezenketa oso erroturik dagoen tradizioa da eta zaila da sanferminak zezenik gabe irudikatzea.
Hala ere, Lizarrako La Bota peñak aurrerapauso handia eman du eztabaidan; izan ere, hemendik aitzin, Lizarrako festetan zezenketara ez joatea erabaki du.
Ibai Ripodas Alegria peñako bazkidea eta entzierro korrikalariarekin eta Irati Jimenez Irrintzi peñako lagunarekin aritu gara solasean 'Faktoria'n.
Lizarran modu naturalean erabakia hartu bada ere, Irati eta Ibairen ustez oraindik zaila izango da Iruñean ohitura hori aldatzea. Dena den, mahai gainean jarri beharreko eztabaida dela diote. 'Nafarroa oso anitza da eta zezenketen inguruan dauden iritziak ere horrelakoak dira' dio Ibai Ripodasek.