Ekainak 28
Fernando Velazquez, gertuko elkarrizketan, ostiraleko 'Faktoria'n
Hainbat orkestra zuzendu eta ia 40 pelikulari musika jarri dien musikagile getxoztarra elkarrizketatuko dugu, 09:30ean. Koldo martinez (Gero Bia) ere izango dugu.
Fernando Velazquez musikagilea elkarrizketatuko du Maite Artolak ostiraleko 'Faktoria' saioan. Bere ibilbidean hainbat orkestra zuzendu ditu, eta ia 40 pelikulari jarri die musika. Euskal zineman ere aritu da; azken lana, Fernando Bernuesekin, Soinujolearen semea filmean.
Aurretik, 09:00etan, saioak Koldo Martinez, Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailea, gonbidatu du. Gobernu programaz, inbestiduraz eta bestelako gaiez ariko dira.
Solasaldian, Maite Ubiriak eta Jasone Aretxabaletak gaurkotasunari erreparatuko diote. Eguneko zutabea, berriz, Begoña Muruagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Mintzanet-ek eskaintzen duen aukera baliatuz, euskara praktikatzen laguntzen dio Miren Salaberria 85 urteko emakumeak Maribel Sotori. On line aritzen dira euskaraz hizketan eta 'Faktoria'-n kontatuko digute nola egiten duten. Gainera, En Tol Sarmiento musika taldeko Iñigo Etxezarreta etorriko zaigu.