Itxi

Koldo Martinez

'Egonkortasuna lortzea gobernua gidatu nahi duenari dagokio'

EH Bildurekin eguneroko hartu-emana duten arren, Martinezek dio Nafarroako gobernuaren oinarri izango litzatekeen dokumentu programatikoari buruz ez dutela hitz egin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koldo Martinez Geroa Bairen parlamentari eta bozeramailearen esanetan, azken bileretan aurrerapauso txiki batzuk egin dituzte gobernua osatu nahi duten alderdiek PSNk proposaturiko dokumentuaren gainean, ibilbide handiak pauso txikiz osatzen direla nabarmendu du.

Hizkuntza politika, Scolae edo abiadura handiko trenaren gaian sintonia altua dagoela dio PSNk proposatutako oinarriaren eta Geroa Bairen jarreren artean, aldiz desadostasun gehiago dagoela memoria historikoaren inguruan.

Martinezek 'Faktoria'n argi utzi du eurak ez direla ari zubi lana egiten sozialisten eta EH Bilduren artean, akordio programatikorako edukien inguruan. Balizko gobernuaren egonkortasuna lortzea gobernu hori gidatu nahi duenari dagokiola esan du, kasu honetan PSNri.

Bereizi egin du Parlamentuko mahaian EH Bildu egon zedin egin zuten lana, kasu hartan oinarri demokratikoagatik hartu zutela esku, argitu du.

Aitortu du Martinezek kezkatzen duela inbestiduran Maria Chiviteri EH Bilduk babesik ez emateak, baina bakoitza bere ekintzen erantzule dela nabarmendu nahi izan du, eta gogoratu du PSN ere egiten duenaren eta egiten ez duenaren erantzule dela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)