Kargatzen...
Itxi

Paxkal Indo

'Merezi du akordioa sinatzea, nahiz eta eskatutako postu guztiak ez diren'

Leer en Castellano

Hezkuntza ministerioak, EEPk eta Seaskak eguerdian sinatuko dute akordioa. Etorkizun gertukoa leuntzen duela azaldu du jarduneko presidenteak, nahiz eta beti jarraitu beharko duten borrokan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Seaskak gaur sinatuko du akordioa Frantziako Hezkuntza ministerioarekin eta EEPrekin, Euskararen Erakunde publikoarekin. Eskatutako 30 irakasleak ez, baina 19,5 onartuko dituela azaldu du Paxkal Indo jarduneko presidenteak 'Faktoria'n eta zehaztu du 'horrekin antolatu ahalko' dutela eskola sartzea.

Nabarmendu du, hala ere, akordioa ez dela irakasle postuei buruzkoa soilik; biltzen du, baita ere, 'biharko ikastolak nola ireki' , 'Arbonako ikastola ireki ahal izango' dela aurten bertan eta 'orain guti irekitako ikastolak ofizializatuko' direla, eta beraz, 'akordioa sinatzea merezi duela'. Akordio honek etorkizun gertukoa leunduko duen arren, nolanahi ere, Seaskako jarduneko presidenteak gogorarazi du euskara ofiziala ez den artean, borrokan jarraitu beharko dutela Ipar Euskal Herriko ikastolek. 'Maleruski frantsesek ez gaituzten onartzen hizkuntza gisa, kultura gisa, eta nonbait iparraldeko jende normal gisa borrokatu beharko dugu, hola dira eta guk hola izan beharko dugu', amaitu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)