Kargatzen...
Itxi

Industria Ondarea

Bilboko itsasadarreko altxorrak

Orconerako zamategi zaharra, egurrezko egituraduna, bisitatu dugu, industria ondarearen 'urrezko milian'

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Javier Puertas IOHLEE Industria Ondarea eta Herri Lanen Euskal Elkarteko presidenteak horrela deitzen dio Bilboko itsasadarrari, industria ondarearen urrezko milia. Eta bertan izan gara, Puertas berarekin, altxor horiek aletzen. Batez ere, Orconerako zamategian jarri dugu arreta. Egia esan, elkarrizketa osoa beste zamategi baten gainean ginela egin dugu, Sefanitroko zamategian, industria ondareko beste elementu baten gainean, beraz. Inguruetako meatzeetako burdina Orconerako zamategitik itsasoratzen zen, XIX.mendearen amaieran hasita, Ingalaterrarantz, batez ere. Mundu osoan, egurrezko egitura duen zamategi bi baino ez daude: Ingalaterrako Newcastlen bat eta bestea, hauxe, Barakaldoko Orconerakoa. Entzun hemen bere historia osorik!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)