Kargatzen...
Itxi

Garbiñe Aranburu

'Patronala hazita ikusten dugu, Jaurlaritzaren babes osoa du'

Leer en Castellano

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi du Eduardo Zubiaurre patronalaren presidente izendatuko duten honetan ez dutela aldaketa handirik espero Confebasken aldetik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Garbiñe Aranburu LABeko Idazkari Nagusiak "hazita" ikusten du patronala. Jarrera erasokorrarekin, besteak beste, Jaurlaritzaren babes osoa duelako. 'Faktoria'n esan duenez, langileek ondo ulertu dute zein egoeratan dauden: ekonomiaren hobekuntza ez da euren poltsikoetara iristen eta horrenbestez, konfliktibitateak jarraituko du.

Langileen laurdenak, gaur egun, mila eta berrehun euro baino gutxiago kobratzen du Euskal Autonomia Erkidegoan. LAB sindikatuak gutxieneko soldata kopuru horren gainetik egotea aldarrikatzen jarraituko duela adierazi du Aranburuk. Elkarlan sindikala dagoen lekuetan, emaitza hobeak lortzen dira, bere esanetan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)