Itxi

Pinuen gaintza

Kimu berdeak eta tratamenduaren esperantza

Intsinis pinua kimu berdeak botatzen hasi da eta itxaropenez hartu dute hori baso jabe askok. Neiker institutua, bestalde, hasi da pinuaren gaitzari aurre egiteko tratamendu esperimentala aplikatzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken urtebetean nabarmen aldatu da gure inguruko basoetako paisaia, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, pinuei eragiten dien onddoaren ondorioz. Gorritu egin dira pinudi asko eta garaia baino lehen bota behar izan dira. Hazi institutuaren arabera, 95.000 hektarea daude gaitzak erasanda, horietako 35.000 oso kaltetuta.

Azken asteotan, ordea, baso jabeak hasi dira ikusten pinudiak berdetzen ari direla. Kaltetutako pinuek ere kimu berdeak bota dituzte, eta itxaropena piztu die horrek. Jone Maioz, Gipuzkoako baso jabeen elkarteko kidearen esanetan, pinuen bizitzeko nahiaren erakusle dira.

Zuhurtziaz hartu dute berdetzea, hala ere, ez delako baztertu behar kimu berri horiei ere onddoak, uda amaitzerako, erasatea.

Itxaropenez hartu dute baso jabeek ere Neiker nekazal ikerketa eta garapenerako euskal institutuak garatu duen tratamendu esperimentala. Froga modura mila hektarea pasatxotan ari dira aplikatzen. Gaur emango ditu Nekazal ikerketa eta garapenerako Euskal Institutuak tratamendu horri buruko xehetasunak

Baso jabeek diote hondamendi ekologikoa eta ekonomikoa dela pinuen gaitza, eta erakundeak ahalegina egiten ari badira ere, emandako erantzuna ez dela hondamendiaren neurrikoa.



Audioak (1)