Itxi

Tximistak harrapatu du

Iñaki Latasa: 'Tximistak zuzen zuzenean jo ninduen, baina onik nago'

Iñaki Latasak Italiako Susa haranean egin zen K Bertikala mendi lasterketan parte hartu zuen. Txapelketa amaitu zenean, ekaitzak harrapatu, eta tximistak zuzen zuzenean hankan jo zuen gazte nafarra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iñaki Latasa, Italiako Susa haranean egiten den K BERTIKALA Mendi Lasterketan parte hartu ostean jo zuen tximistak. Latasa azkarrena izan zen 21 urtez azpikoen mailan, baina, menditik jaisten ari zirela, ekaitzak harrapatu eta beste parte hartzaile batzuekin batera gordeleku batean sartu behar izan zuen 3.000 metroko altueran, bertan jo zuen tximistak. Iñakik kontatu digunez, "ekaitza hasi zenean, aterpe batean sartu gintuzten, baina atea ireki zutenean, tximista barrura sartu, eta hankan jo ninduen", unea nola izan zen galdetuta, Iñakik dio "petardo baten antzekoa izan zen". Ondoren, ospitalera eraman zuten, eta bertan frogak egin ostean onik zegoela esan zioten, zauri arinak ditu, baina arriskutik kanpo dago.

Audioak (1)