Kargatzen...
Itxi

Ainhoa Aznarez

'Pasioz beteko politika egin beharko dugu adostasunetara iristeko'

Nafarroako Elkarrekin-Podemosek bihar arratsaldean egingo duen kontseilu hiritarrean emango dio oniritzia Gobernu berrirako alderdiko karguei.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroako Podemosek bihar egingo duen kontseilu hiritarrean hautatuko ditu Nafarroako Gobernurako karguak. Ainhoa Aznarez parlamentarioak jakinarazi du lau izen behar dituztela, migrazioa, justizia, berdintasuna eta gazteriako ardurak hartzeko eta haien bitartez defendituko dutela 'Nafarroarako adostu den akordio on hori'.

Adostasunaren agintaldia izango dela azpimarratu du Aznarezek eta ezadostasunak adosteko orduan landu dituzten konfidantza eremuak baliatuko dituztela. Sinistuta dago pasioz beteta heldu beharko diotela eginkizun horri.


Albisteak (3)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)