Igor Arroyo
'Orotariko herritarrak etor daitezela, alternatiben lurraldea eraiki dezagun'
Hendaia eta Irun arteko eremuan ahalik eta polizia gutxien egotea nahiko luke 'G7 ez'eko bozeramaileak, baina 'azalari baino mamia begiratu' eta indarrak eredu aldaketan jartzeko deia egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Haur zein heldu; iparretik zein hegotik etorritako herritarrei' egin die dei G7aren kontragailurreko bozeramaile Igor Arroyok. Egon litezkeen oztopo eta balizko istiluei buruzkoak 'azalekoak' direla azaldu du 'Faktoria'n egindako elkarrizketan eta azpimarratu du 'mamiari begiratu' eta eredu aldaketan indarrak jartzeko beharra: 'Alternatiben herri bihurtu nahi dugu Irun eta Hendia arteko ingurua', esan du. Mugaz bi aldetara batu diren kolektiboen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du era berean, eta adierazi du topalekuetan esperientzia diferenteak ezagutzeak luzera begira ekarriko duen aberastasuna. Topaketa hori nola egingo den eta zein azpiegitura antolatu dituzten azaldu du xehe kontragailurreko bozeramaileak.