Kargatzen...
Itxi

G7 BIARRITZ

"Goi bilerak onura handia ekarriko digu ospe, irudi zein ekonomia aldetik"

Michel Veunac auzapezak merkatariei eskatu die dendak zabal ditzatela goi gailurrak iraun bitartean. Biarritzen izan da Euskadi Irratiaren unitate ibiltaria, G7aren atarian zer giro dagoen kontatzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Biarritzek goi bilera hartzea ohore handia dela dio Michel Veunac auzapezak, eta onurak gehiago direla izan litezkeen eragozpenak baino. Ez du uste egunotako oztopoek turismoa uxatuko dutenik epe ertain edo luzera: "Urteko 365 egunetan dugu turismoa. Hiru egunez ekitaldi hau antolatzeagatik, hori ez da etengo". G7aren inguruko zerbitzuak biarriztarrek emango dituztela berretsi du, eta etekinak etxean geratuko direla. Merkatariei dei zuzena egin die saltokiak zabal ditzaten, hiriari bizi eutsi diezaioten, eta inork galerak baldin baditu, horiek nola konpentsatu aztertuko dutela esan du.

G7aren atarian, Biarritzen izan da Euskadi Irratiko Faktoria, herritarrekin eta merkatariekin hizketan. Serge Isteque Biarrizko Azokako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Bixente Vrignon France Bleu irratiko erredaktore buruak ere eman dute beren ikuspegia.

Audioak (1)