Itxi

Elkarrizketa

'Protestetan bortizkeriaren irudia ateratzea saihestu dugu'

Eñaut Aramendi, G7 kontragailurreko bozeramailea, Faktorian izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

G7ren aurkako kontragailurreko arduradunak gustora gaude egin dituzten ekimenekin. Eñaut Aramendi, G7 EZ plataformaren bozeramaileak Faktorian berretsi du 'Frantziar Estatuak protesten indarkeria-irudiak lortu nahi' zituela baina, 'saihestea lortu' dute. Istiluak egon izan balira, 'kontragailurreko diskurtso politikoa tapatua izango zela' gaineratu du Aramendik.

Abuztuaren 25ean egin nahi zuten 'ekitaldi sinbolikoa' ez zen gauzatu, 'gendarmeek Lapurdiko hainbat herri setio egoeran izan zituztelako' Eñaut Aramendik esan duenez. Frustrazio sensazioarekin gelditu dira baina, egin ez denari baino, egin dituzten ekimenei eman die garrantzia G7 kontragailurreko bozeramaleak. 'Askoz gehiago irabazi dugu, galtzea baino'

Audioak (1)