Itxi

Manu Ayerdi

'Tentsioa jaistea tokatzen zaigu, interes orokorrari begira lan egitea'

Nafarroako Gobernua osatu berritan, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan da Manu Ayerdi Ekonomia Garapenerako kontseilaria. Alderdi politikoekin zein beste eragileekin elkarlana bultzatzeaz mintzatu da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Navarra Sumak gobernu berriari egingo dion presio handiari erantzuteko, tentsioa arintzeko formulak bilatu behar direla azpimarratu du Manu Ayerdi Ekonomia Garapenerako kontseilariak. Era berean, uste du aurreko legealdian hartutako eskarmentuarekin egingo diotela aurre Maria Chiviteren lauko gobernuan sor litezkeen desadostasunei, baita senatari autonomikoaren auziari ere. Elkarlanaren beharraz jardun du, behin eta berriz, Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri eman dion elkarrizketan: elkarlana, alderdi politikoekin ez ezik, sindikatu, enpresa, unibertsitate eta gainerako eragileekin ere.

Espainiako Gobernua lehenbailehen osatzeko nahia berretsi du Ayerdik, eta Nafarroarentzat kaltegarria izango litzatekeela hauteskundeak errepikatzea, Abiadura Handiko Trena eta beste zenbait proiekturen atzerapena areagotuko lukeelako.

Baikor mintzatu da Nafarroako ekonomiaren etorkizunaz, aurtengo % 2,7ko hazkunde aurreikuspenari eutsiz, eta berretsi du Berrikuntza Poloa duela legealdirako erronka.

Audioak (1)