Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Bernardo Atxaga: 'Etxeak eta hilobiak' izango da nire azken nobela

Leer en Castellano

Urrian kaleratuko du Atxagak bere azken nobela, "Etxeak eta hilobiak", beste idazkera batzuk arakatu nahi baititu aurrerantzean. "Joan naiz ilargiraino; ea zer dagoen ilargiaren atzean".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2 urteko lanaren ondoren, urrian kaleratuko du Bernardo Atxagak azken lana, Etxeak eta hilobiak: "Pamielari esan diot jar dezala kartelean azken nobela izango dela hau". Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria.

Sei narrazio ditu guztira, autonomoak baina aldi berean "unibertso bakarrean" josten direnak, Atxagak esan digunez. Sukaldea jasotzen aurkitu dugu idazlea, urtetan pilatu zaizkion ohar eta koadernoetan arakatu eta beste idazkera batzuk esploratu nahi baititu aurrerantzean; neurriz txikiagoak, akaso, baina ez sendotasunez, bere ustez. "Joan naiz ilargira eta ea orain zer dagoen ilargiaren atzean; itzultzen ez banaiz, gogoratu nirekin", esan digu 'Faktoria'n.

Bideoak (1)

Audioak (1)