Itxi

Bittor Arginzoniz

"Ez dut nahi inork ni izar bat bezala hartzerik, izarra bezeroa da"

Bittor Arginzoniz sukaldariak Etxebarriko, munduko jatetxe onenen zerrendan hirugarren tokia lortu duen bere jatetxeko, ateak zabaldu dizkigu. Arrakastaz, eta arrakastaren eraginez, hitz egin digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

The World’s 50 Best, munduko jatetxe onenen zerrendan hirugarren tokia eskuratu du aurten Etxebarri jatetxeak, eta bere ateak zabaldu dizkigu Bittor Arginzoniz sukaldariak Anbotoren magalean. Han ditu sustraiak, lurrari ondo itsatsita eta horregatik ditu ia soberan sukaldaritzari jarri zaizkion izar eta apaingarri guztiak. Izarra du Etxebarrik, Michelin izarra, baina izarra izatetik urrun egon nahi du bere jabeak. Errezeta magikoaren bila iristen direnak ez dute sekreturik aurkituko. Hiru osagai ditu Arginzonizen arrakastak: eguneroko lana, lehengai ona eta lehengaiarekiko errespetoa. Bost hilabeteko itxaron zerrenda du Etxebarrik, urtean lau alditan baino ez dute zabaltzen erreserbak egiteko aukera eta ireki eta berehala, milaka pertsona saiatzen dira toki bat eskuratzen. Lortu izan ez duten zenbaitek, ordea, sare sozialetan uzten dituzte kritikak, batzuetan mingarriak, Arginzoniz egiten ari dena uztea ere planteatzera eraman izan dutenak.

Audioak (1)