Itxi

Gazta txapelduna

Julen Arburua: 'Gazta lasai jan eta gero, mugitu ipurdia'

Bi aldiz jarraian irabazi du Ordiziako Gazta Txapelketa 27 urteko gaztagile nafarrak. Lekarozko 'Kortaria' baserri-gaztandegira bisita egin diogu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ordiziako Gazta Txapelketa bigarren aldiz irabazita pozik eta lanpetuta aurkitu dugu Julen Arburua. Esan digu, 'lehertzeko modukoa' izan zela lehenengo lekuan bere izena entzutea. 'Gazta onak egiten jarraitzeko ardura bai, baina ilusio handia. Gustora egindako lanaren emaitza izan da' aitortu digu artzain gazteak.

Jendea erruz ari zaie joaten gazta erostera. Izan ere bultzada handia da artzainentzat Ordiziako saria.  Hala ere, sariaren berririk izan gabe gazta erostera joandako Oiartzungo eta Lezoko hiru gizonekin ere egin dugu topo.

Gurasoak eta bi anaiak ari dira gaztandegian lanean. Eta hildo horretan oso argi esan digu Julen-ek 'familia osoaren meritua' dela. Eta jakina, ezin ahaztu, duela hiru urte hil zitzaion arreba. Berari eskeini zion saria Ordizian eta Maite arrebari buruz hunkituta hitz egin digu.

Faktoria saioan entzungai dituzue Julen Arburuak kontatu dizkigunak.

Audioak (1)