Klima Aldaketa
'Jendeak biharko uzten ditu keinuak, baina ezin da gehiago itxaron'
Sonja Schweitzer eta Ainhoa eta Lorea alabekin pasa dugu eguna Hondarribiko bere etxean eta Jaizkibel magalean duten lur eremuan. Azken urteetan bizi ohiturak erabat aldatu dituzte, klimaren alde.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sonnenglas, eguzkiaren energiaz baliatuta argia ematen duten kristalezko potoak sukaldean, egongelan, haurren gelan; ontziak garbitzeko xaboia granelean erosia eta kristalezko potoan gordeta eta egurrezko eskuila; arropa gabitzeko hur bereziz osatutako poltsatxoak; hortzak garbitzeko egurrezko eskuila txikia eta hortzorea pastillatxoetan; dutxako gortina oihalez egina eta xaboi naturala, plastikozko euskarririk gabe. Birziklatzeko kutxak. Erosketak egiteko ehunezko poltsak. Eta mendian duten lur eremuan kumun lehorra, euri-ura gordetzeko lekua, fruitu arbolak, belarra jango duten ahuntzak, eguzki plakak...
Eguneroko keinu txikiek askorako balio dutela sinetsita dago Sonja Schweitzer, eta horrela bizi dira egunerokoan. Uste du kontzientzia bai baina ekimena falta zaiola gizarteari. Beraiek, urratsez urrats, aurrera doaz.