Itxi

BISITA

Artzain Onaren dorreko zaharberritze lanak, bertatik bertara

Donostiako katedraleko dorrean lanak egiten ari dira. Han izan da 'Faktoria' saioa, Zetabi arkitektura bulegoko Aitor Zubiarekin eta Teusa zaharberritze enpresako Aznar Sanchezekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urte hasierarako espero dute Donostiako Artzain Onaren katedraleko dorreko zaharberritze lanak bukatuta izatea. Askotariko lanak egiten ari dira; harriak garbitzen, solairuak aldatzen, dorre barruko eskailera prestatzen... Berritasun deigarrienetako bat 50 metro inguruko altueran egongo da: begiratoki bat jarriko dute, herritarrentzat zabalik. Udalak kudeatuko ditu bisitak, eta hiria orain arte ikusi ez den leku batetik ikusi ahal izango da.


'Faktoria' saioa zaharberritze lanetan izan da, Aitor Zubia Bergarako Zetabi bulegoko arkitektoarekin eta Aznar Sanchez Teusa zaharberritze enpresako ordezkariarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)