Elkarrizketa
Zure irrifarra, nire indarra
Urritasun funtzionala duten haurrek lasteketetan parte hartu ahal izateko jarri dute martxan ekimena. Jakes Lopez aita-semeak izan dira 'Faktoria'-n xehetasunak eta hemendik aurrerakoak azaltzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lasterketa herrikoietan parte har dezaten aukera ematen die urritasun funtzionala duten haurrei 'Zure irrifarra, nire indarra' ekimenak. Jakes Lopezek sortu du ekimena, bere semeak bezala urritasuna duten gainerako umeek kirol modalitate desberdinetan parte har dezaten. Idiazabalgo krosean irten ziren lehen aldiz Jakes Lopez aita-semeak, lankide batzuekin batera. Hordutik aurrera lasterketa gehiago dituzte begiz jota, eta aukera beste familia batzuei ere zabaltzea erabaki zuten.
Proiektuaren helburua boluntarioak lortzea da. Orkli kooperatibak 14 aulki erosi ditu, baina hortik harago joan nahi du orain ekimenak jendea bilduz. Datorren igandean Josetxo Imaz lasterketan irteteko txandak antolatu dituzte, eta aurrera begira ere proba gehiagotan irteteko asmoa dute. Haurrek abiadura sentsazioarekin asko gozatzen dutela dio Jakes Lopezek, baita jendearen txaloekin ere.
Enpresa mailan hasi bada ere, jada zabaldu da boluntarioen jarioa. Handik eta hemendik iritsi zaizkio deiak Jakes Lopezi. Gurasoek bere gain hartzen dutela pisu guztia dio, eta jendearen jarrera ikusita eskerroneko agertu da. Orain arte aulkiei bultz egin dietenek ematen dutena baino gehiago jasotzen dutela helarazi diote.