Itxi

Metalagintza greba Bizkaia

'Eguneroko ikusten ditugu injustiziak gure enpresetan'

Metalgintza sektoreak Bizkaian bizi duen egoeraren deskribapena 'Faktoria'n, ITP eta SIEMENS enpresako langile batzordeko ordekarien eta Bizkaiko metal federazioko arduradunen begietatik ikusita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizkaiko metalgintza sektoreko 50.000 langile grebaegitera deituta daude. Irailaren 30an hasi eta urriaren 4ra bitartean, 5 egunez jarraian, protesta egin nahi dute.

Goizaldetik kalean izan da Euskadi Irratiko unitate ibiltaria, huelgaren eragina bertatik bertara ikusteko. Baina, protestaren eraginaz gain, 'behera jetsi' eta enpresetan lanean ari diren langileen testigantzak jaso ditugu. Oihana eta Alex, IPT eta SIEMENS GAMESAko langile batzordeko ordezkariak dira. 'Etorkizunarengatik kezkatuta' daudela aitortu dute, 'egunero ikusten dituztela injustiziak enpresetan, kaleratzan, enplegu erregulazioak, e.a.' eta lan hitzarmen duina eskatzen dute.

Adolfo Rey Bizkaiko metal federazioko gerentearen iritzia ere jaso dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)