HEZKUNTZA
Utzi haurrei gustukoa dutena egiten eta ez izan beldurrik
Ainara de Miguel, Urnietako Ikasmin Akademiako hezitzailea da. Kurtsoa behar bezala pasatzeko beharrezkotzat jotzen du ikasketa plana izatea eta eskolaz kanpoko jardueretan gustukoa dutena egitea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hilabete pasa da ikasturtea hasi denetik, baina gurasoak oraindik opor ondorengo jet-leg amaigabe batean daudela uste du Ainara de Miguelek. Horregatik, ikasketa plan bat lehen bait lehen martxan jartzeko gomendioa egin du 'Faktoria'n , bestela haurrak "zezenaren atzetik doazelako, eta horrek estresa eragiten dielako". Eskolaz kanpoko jardunetan, seme-alabei aukeratzen utzi behar zaiela ere uste du, eta adinaren arabera ongi erabaki behar dela zenbat ordu arituko diren etxetik kanpora. Eta beti garrantzitsuagoa dela eskolako lanak egiteko denbora izatea.