Andeka Larrea
'Balizko gobernu negoziazioan segurtasun legeaz hitz egiteko prest geundeke'
'Más País'ek Bizkaian eskuinari mesede egin diezaiokeela ohartarazi du eta dei egin dio Errejoni azaldu dezan 'zein duten Euskadirako proiektua'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidente sozialista Katalunian 155. artikuluaren aplikazioari atea irekitzen ari zaion honetan, Andeka Larrea, Euskadiko Ahal Dugu-Podemoseko komunikazio idazkariak berretsi du hori marra gorria dela bere alderdiarentzat. Aldiz, Segurtasun legearen aplikazioari buruz eztabaidatzeko prest daude, beti ere, gobernu progresistarako negoziazio baten barruan.
Lasaitasunerako deia egin du segidan eta Kataluniaren inguruko tentsioa jeisteko eskatu dio, batez ere, Alderdi Sozialistari: 'Ezin da onartu mehatxua hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzea'. Gaineratu du, 'zaharkitutako agenda bat aukeratu duela Sanchezek Kataluiniarako'. 'PSOEk konplexu historiko bat du. Ultraeskuinak martzen dio agenda eta tentsio hori erabiltzen ari dira hauteskunde lehiarako', esan du azaroaren 10eko hauteskundeetara begira berretsi du eskuinaren mehatxua dela arriskurik handiena. Eta ohartarazi du, Bizkaian, Más País aurkezteak, hain zuen ere, indar kontserbadoreei egin dieziokeela mesede. Errejonen alderdiari dei egin dio, era berean, 'azal dezaten zein duten Euskadirako proiektua'.