Kargatzen...
Itxi

Eskola Jantokiak

Elikadura osasuntsu eta iraunkorrerako bidean

Eskola jantokiak kudeatzeko nazioartean dauden eredu desberdinak aztertuko dituzte nazioarteko Gozo jardunaldietan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurren elikadura gizarte osasuntsu baterako oinarrizko dela sinetsita, eskola jantokiak kudeatzeko eredua hobetzea ezinbestekoa da Gozo nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzten EHIGE eta Bidezko Elikadura elkarteen ustez.

Inguruko hainbat herrialdeetako esperientzietatik zer ikasia badagoela iruditzen zaie, eta hiru egunetan zehar esperientzia horiek ezagutuko dituzte. Tartean entzungo da Eskoziako gobernuko aholkulari den Robin Gourlayren ekarpena. 2003tik aurrera Eskozian jantoki ereduaren birmoldaketan aritu zen Gourlay. Defendatzen du jantoki zerbitzua osasun eta hezkuntza zerbitzuaren zati bat dela, ez zerbitzu komertziala eta modu egokian ekoitzitako eta prestatutako elikagaiak eskaintzea ezinbestekoa dela, haurrek ikas dezaten elikadurak eurentzat eta gizartearentzat duen garrantzia.

Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela, hurrenez hurren, EHIGEko  eta Bidezko elikadura elkarteetako koordinatzaileek Faktorian azaldu dute jardunaldi hauetan nahi dutela proposamenak plazaratzea, ordezkari politikoek entzun ditzaten. Eredu berri bat lantzeko bidean, elkarlanerako prest agertu dira.

Audioak (1)