Kargatzen...
Itxi

Arrautza eta tortilla

Bertako arrautzarekin, gaixotzeko arrisku txikiagoa

Taberna eta jatetxetan arrautzak erabiltzea baimenduta dago, askok bestela uste badu ere; baina oso garrantzitsua izaten da kontserbazio eta kozinatze egokia. Salmonellosia ekiditeko modurik bada.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Segoviako etxalde batetik ekarritako arrautzak dira Osakidetzak erretiratu dituenak: 1.125 dozena arrautza dira, eta ehuneko ehunean ziurtatzea ezinezkoa den arren,  kutsatutako arrautza guztiak erretiratu dituztela esan du Arantza Madariaga nekazaritzako elikagaiek segurtasunerako Elika Fundazioko zuzendariak. Horrez gain, araudiak zer dioen eta ez gaixotzeko nola jokatu beharko genukeen azaldu du 'Faktoria' saioan.

Hernaniko Iparragirre sagardotegira ere jo dugu. Bertan milaka arrautza erabiltzen dituzte; bai sagardotegi garaian eta gainerako hilabetetan ere. Arantxa Eguzkiza, jabeetako batekin hitz egin dugu. 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)