Diaspora
'Diasporako kide guztiak ezberdinak gara'
Euskalduna Jauregian ospatzen ari diren Kanpoko Euskal Giza Taldeen VII. Mundu Batzarrean izan da Olaia Urtiaga lankidea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur goizetik Euskalduna Jauregian ospatzen ari dira Kanpoko Euskal Giza Taldeen VII. Mundu Batzarra. 4 urtean behin egiten den batzarra da, eta bertan izan da Olaia Urtiaga. Kate Camino, Naboko, Ipar Amerikako euskal erakundeko, idazkaria eta Ainhoa Añorga, Berlinen bizi den euskalduna, eta urte luzez bertako euskal etxeko lehendakaria izandakoa elkarrizketatu ditu. Eurekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.