Itxi

Ligatzeko aplikazioak

Ligatzeko aplikazioak bai, baina zuhurtziaz

Matxalen Garmendia EHUko Soziologia irakasleak sexu-harremanetarako aplikazioak zentzuz erabiltzeko gomendioak eman du 'Faktoria' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ligatzeko aplikazioen erabilera areagotu egin da azken urteotan. Getxoko gizonaren hilketa horrelako aplikazio baten hitzordutik etor litekeela eta, zentzuz jokatzea beharrezkoa dela adierazi du Matxalen Garmendia EHUko irakasleak 'Faktoria'n.

Jendea ezagutzeko modu errazagoa da internet, baina zuhurtziaz jokatu behar da. Aurrez aurreko hitzordua egin aurretik denbora hartu behar genukeela dio Garmendiak, sarearen beste aldean nor dagoen ezagutzeko. Nerabeen artean kalte hauek gutxiagotan ematen dira, elkartu baino lehen ezagutzen direlako sare sozialen bitartez.

Teknologiaren baliabideak erabiliz bat-batean nahi ditugu emaitzak, harremanetatik hasi eta ikus-entzunezkoetaraino. Prozesu horiek mantsoagotzea gomendatzen du soziologia irakasleak. Aplikazio hauek baliagarriak direla dio, eta arrakasta proportzioa altua bada ere, presa albo batera uzteko gonbitea egin du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)