Kargatzen...
Itxi

Begoña Naveran

'Bakardadeak ez du abisurik ematen'

Adinkide gobernuz kanpoko erakundeko boluntario batek atera du bakardadetik. Bizitzara ekarri duela dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Konbersazio batek ez du preziorik'. Konbersaziorik apenas izatea zein garestia den ondo dakien pertsona batek dio hori. Begoña Naveranek zazpi urte egin zituen bakardadean, apenas etxetik ateratzen zela, Adinkide erakundeko boluntario batek, Pedrok, berriz ere bizitzara ekarri zuen arte. Bakardadearen gizarte gaitzaren kontra aritzen da gobernuz kanpoko erakunde hori eta konpainia eskaintzen dute bertan ari diren boluntarioek. Euskal Herrian bakarrik bizi direnen kopurua hazi eta hazi ari den arren, boluntario baino konpainia-eskatzaile gehiago daukate gaur egun.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)