Aingeru Epaltza
'Zenbat ertz'
Jon Bienobas presoaren erakusketaren haritik sortutako ika-mikatik abiatu du iritzi artikulua Aingeru Epaltza idazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hautsak harrotzen ari da Jon Bienzobas ETAko presoaren erakusketa. Astelehenetik dago ikusgai, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Ziegako leihotik izena duen margolanen eta eskulturen bilduma. Covitek epaitegietara jo du, herri bizkaitarreko Udala behartu nahirik erakusketa ixtera. Talde terrorista batek antolatua zela eta biktimei irain egiten ziela arrazoitu du biktimen elkarteak. Entzutegi Nazionalak, alabaina, ez ditu ontzat hartu Coviteren argudioak. Horren inguruan, mota guztietako iritziak dabiltza, sarean eta hedabideetan ez ezik, karrikan ere". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.