FENOMENA JAIALDIA
El Niño de Elche, Joseba Irazoki eta Ruper Ordorika, Hondarribian
Urrats bat gehiago egin dute Fenomena jaialdiaren antolatzaileek laugarren edizio honetarako. Eguerdian hasi eta gauera arte, musikak hartuko ditu Hondarribiko Kirol Kai inguruko eremuak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiruko berezia osatuko dute Ruper Ordorikak, Joseba Irazokik eta El Niño de Elchek Fenomena Kultur Elkarteak larunbaterako prestatu duen jaialdian. Hondarribiko Kirol Kaian izango dira artista hauekin batera Datura 4 australiarrak, Los Estanques Cantabria eta Madrilgo musikariekin osatutako taldea, Flavio Banterla italiarra, eta Patio Rosemary eta Bonnie DJ madrildarrak.
Goizeko 11.00etan hasiko da 'Fenomena' haurrei zuzendutako eskulan tailerrekin, eta eguerditik aurrera musika izango da nagusi, gaueko ordu txikiak arte. Fenomena Kultur Elkarteko Iñaki Vazquezekin hitz egin dugu 'Faktoria' n.