Kargatzen...
Itxi

Gorka Knörr

'Egun tristea da demokraziarako'

Generalitateko ordezkariak bere haserrea adierazi du, eta jendearen erreakzio baketsua espero duela azpimarratu du: 'Guk ez dugu indarkeria erabiltzen, baizik eta sufritzen".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kataluniako prozesuaren epaia iritsi berritan, Gorka Knörr Generalitateko ordezkariarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Hiritar gisa "oso haserre" dagoela esan du, eta "exilioan eta presondegian daudenen adiskidea" den aldetik, "indignazio handia" sentitzen duela azpimarratu du: "absoluzioa beste ezer ez genuen onartzen".

"Egun tristea demokraziarako", nabarmendu du Knörrek, eta, orain, jendearen errakzioa nolakoa izango den ikusi beharra dagoela aipatu du. "Jendea kalera aterako dela uste dut", esan digu, eta, halaber, jendearen erreakzioa baketsua espero duela: "Guk ez dugu indarkeria erabiltzen, baizik eta sufritzen".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)