Kargatzen...
Itxi

Donostiako Metroa

'Gure salmentak %50 egin du behera metroaren lanak hasi zirenetik'

Duela urtebete hasi ziren Donostiako erdigunean Metroaren lanak eta Easo kalean lantokia dutenekin hitz egin dugu lanen eragina ezagutzeko. Udalak eskuragarri dituen laguntzak azaldu dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Udalak 500 euror arteko diru laguntzak bideratu ditu Metroaren lanen kalteak pairatzen dituzten saltokiei laguntza emateko. Eduardo Fernandezek, Donostiako Udaleko Sustapen saileko arduradunak, laguntza horiek nola eskatu daitezkeen azaldu digu 'Faktoria'n, eta argitu digunez, momentuz 2019 urterako diru laguntzak dira.

Diru laguntza horiek bereziki Easo kalean dauden saltokietako langileek eskatu ditzakete, kale horretan lan egiten duten herritarrekin hitz egin dugu eta euren egunerokoa nolakoa den azaldu digute. Igor Arrasatek "Soho" kafetegia du metroaren lanen parean, eta bere hitzetan "jasangaitza da egunero bizi duguna, diru laguntzak oso motz geratzen dira, salmentak % 50 egin du behera lanak hasi zirenetik".

Zaragoza kalean Hunky Dory lurrindegia duen Maddalen Marzolek ere euren egoera azaldu digu: 100 euroko diru laguntza jasotzeko eskubidea zuten, baina laguntza hori ez eskatzea erabaki dute "kutrea" iruditzen zaielako "diru laguntza horrek ez du ezer konpontzen eta egin beharreko tramitazioa handia da".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)