Aingeru Epaltza
'Rambletan dantzari'
Katalunia hizpide hartuta etorri zaigu gaur Aingeru Epaltza iritzi-emailea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bartzelonako Aste Tragikoa 1909ko udan piztu zen, egoera sozial txarraren eta Marokoko gerlaren ondoriozko haserreak herri xehearen matxinada piztu zuelarik. Errepublikarrek, nazionalistek, anarkistek, sozialistek bat egin zuten karrikan. Zenbait egunez, erreboltarien eskutan egon ziren Bartzelonako auzo gehienak. Hainbat eliza eta eraikin ofiziali su eman zioten. Aberatsenen etxeak arpilatu zituzten. Ez argirik ez urik ez garraiorik, hirian. Madrilgo Gobernuak armada bidali zuen mugimendua itotzera". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idaleak.