Gure Esku Oiartzun
'EH osotik etorritako lagunek argiztatu dute Aiako Harria'
Jexux Olaziregi Gure Esku herri mugimenduko kideak Aiako Harrian egindako ekintza ikusgarriaren inguruko xehetasunak eman ditu 'Faktorian'. EH osotik etorritako 120 lagunek hartu dute parte ekimenean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten egin zuen ekintza bera egin dute bart Oarsoaldean, Aiako Harrian. Urriaren 1ean, 2017ko erreferendumaren bigarren urteurrenean, egindakoa eredu hartuta, Aiako Harriko zeruertza argiztatu dute, gailurra piztu dute. Gure Eskuk antolatutako ekimena izan da, Kataluniarekin elkartasunez, eta 'Faktoria' saioan eman dituzte xehetasunak. Bideoa ere zabaldu dute:
¿Herritarrok soilik argitu dezakegu bidea. Atzo Aiako Harrian, larunbatean Donostian. Erakutsi dezagun #LaForçaDeLaGent!#ErreferendumaEzDaDelitua pic.twitter.com/JoULSM1Jm2
— Gure Esku (@Gure_Esku) October 17, 2019