Bizipoza zabaltzen
Alex Tetuan edo Jaxinto Bustiblai, Tantaka Jotanka, Toribioto Erregea...
Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimototx-ekin hamaika pertsonaia gorpuztu ditu Alex Tetuan-ek eta orain erretiroa hartuta 'Faktoria'n izan dugu. Astebeterako deitu zioten eta hiru hamarkada egin ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alex Tetuan-i Agustin Mujika 'Takolo'-k deitu zion langabezian zegoen bolada batean, astebeterako lana eskainiz eta 30 urte egin ditu Euskal Herriko pailazo ezagunekin lanean eta bizipoza zabaltzen. 'Takolo' jarri zaigu telefonoan Alex-ekin hitz egiteko eta oroitzapenak partekatzeko.
Pertsonaia askoren larruan sartu da Alex Tetuan urte hauetan guztietan: Jaxinto Bustiblai, Tantaka Jotanka, Toribioto Erregea, Tarrapatata pirata, Patatari Jauna, Nikasio, Petrol, Lagun txakurra, Eurolio, Txilipio, Joxeba Behia, Beltzane....
Bere bizitzako lehenengo elkarrizketa eskeini du gaur Alex Tetuan-ek 'Faktoria' saioan.