Bizipoza elkartea
'Guztiontzako beharko lukeen mundua eraiki nahi dugu Bizipoza elkartean'
Bizipoza elkarteak behar ezberdinak dituzten haurren eskubideen alde lan egiten du, 35 elkartek osatzen dute, eta orain euren lana biltzen duen dokumentala aurkeztu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizipoza elkarteak 2016an abiatu zuen bere bidea, eta ordutik behar ezberdinak dituzten haurren eskubideen eta euren familien eskubideen alde lan egiten du. 35 elkarte ezberdinek osatzen dute Bizipoza, eta orain elkarte bakoitzak 3 minutuko bideoa aurkeztu du dokuweb ekimenean, eta gainera, elkartearen inguruko beste dokumental bat aurkeztu dute. Ikus-entzunezko hauek datozen egunetan aurkeztuko dituzte Euskal Herrian zehar.
Leire Elizegi elkarteko koordinatzailea da, eta Anabel Arraiza elkarteko kidea, Leirek azaldu digun bezala, "eskubide guztiak bermatuak izango dituen gizarte inklusiboa lortzen lan egiten dugu", bide horretan ekimen ezberdinak egiten dituzte eta orain elkarteetako protagonistei aurpegia jarri diete, jendeak euren egunerokoa ezagutu dezan. Anabel Arraizak dokumentalen grabazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta bereziki jendeak boluntario egiteko izen emateko eskaera luzatu du.