Itxi

ELKARRIZKETA

'Ez nago ados Jaurlaritzarekin; grebak eragin zuzena izango du haiengan'

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak dio urtarrilerako deitutako greba orokorrarekin Euskal Herriko erakundeak "interpelatu" nahi dituztela, pentsioen eta eskubideen arloan. Datarik ez du argitu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriko Eskubide Sozialean Gutunak urtarrileko bigarren hamabostaldirako egin du greba orokorrerako deialdia; tartean ELA eta LAB direla. Biharamunean, 'Faktoria'n izan da Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusia. Comisiones Obreras sindikatuak deialdiarekin bat egin ez duela eta, Lakuntzak esan du argi dagoela Comisionesena beste eredu bat dela, eta ez daudela puntu berean.

Greba orokorra egiteko "momentu politikoa" dela iritzi dio Lakuntzak, eta kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak greba politikotzat jo izana: "Eusko Jaurlaritzak esan du greba politikoa dela eta ez diela eragiten. Ez nago ados horrekin; eragin zuzena izango du interpelatu nahi ditugulako Euskal Herriko erakundeak pentsioen bueltan, lan munduaren bueltan eta eskubide sozialean bueltan".

Lakuntzak argitu du ez dutela oraindik greba orokorrerako data zehatzik jarri, gai tekniko bat dela, eta aurrerago emango dutela horren berri.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)