Kargatzen...
Itxi

Aingeru Epaltza

'Kokainan txapeldun'

Europan kokaina zein hiritan kontsumitzen den gehien argitzen duen albistea atera zen atzo, eta horren haritik aritu da Aingeru Epaltza idazlea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ezetz asmatu Europako hiri handien artean non kontsumitzen den kokaina gehien? Ez dakizuela? Bada, Espainiako egunkaririk serio eta profesionalenaren albistea zen atzo, titular potzoloz emana. Ez duzue imajinatzen? Are, neska-mutikoak, eragin pixka bat garun horri. Horixe. Jakina, Bartzelona. Hala dio, nonbait Europa osoan egindako ikerketa batek. Aditu duzue, inon ez da Bartzelonan adina kokaina kontsumitzen. Are gehiago, egunkari guztiz serio eta guztiz profesional horrek zioenez, azken bortz urteetan ikaragarri hazi da kokainaren kontsumoa Kataluniako hiriburuan. Zer kasualitatea, ezta? Noiz eta azken bortz urteetan. Madrilen, berriz… Madrilen, berriz… batek daki. Madril ez zen aipatzen albistean. Erroma bai, Londres bai, Paris bai, baina Madril ez". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Eplatza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)