Kargatzen...
Itxi

MAIORGA RAMIREZ

'Eba Blancoren aldarrikapenak ez dauka zilegitasunik'

Leer en Castellano

EAko Hauteskunde Batzordeak Eba Blanco aldarrikatu du alderdiko idazkari nagusi. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan Maiorga Ramirez hautagaitzarako arerioak, atzeko atetik sartzea leporatu dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EAko Hauteskunde Batzordeak Eba Blanco aldarrikatu du alderdiko idazkari nagusi. Maiorga Ramirez hautagaitzarako arerioak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan adierazi du erabakitzeko eskubidea ukatu zaiela afiliatuei. Ramirezek salatu du gainera, Berme Batzordeak oraindik ez duela helegitea erantzun eta hartara, afiliazioari argitu beharko zaiola nor eta zergatik aldarrikatu den dagoeneko, idazkari nagusi berria. 

Argudioak beharrean, aitzakiak erabili izana leporatu dio Hauteskunde Batzordeari.

EAren etorkizunaz galdetzerakoan, hala ere, baikor agertu da Ramirez. Euskal Herriaren historian eta bereziki, biolentziaren aroan izan duen garrantzia eta ardura azpimarratu ditu. Sinetsita dagoela dio, egoera berpiztu egingo dela, alderdiak etorkizun oparoa duelako aurretik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)