Itxi

Jon Lopategiri omenaldia

Juan Mari Areitio: 'Asko egin arren ez dugu egin merezi duen hainbeste'

Gernika-Lumon bertso saio berezia: Jon Lopategi bertsolariari omenaldia 'Argi baltza' lelopean. Otsailean hil zen muxikarra eta bere lehen plaza Gernika-lumon bertan egin zuen 1958an.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gernika-Lumon astelehen bezperako bertso saio berezia: Jon Lopategi bertsolariari omenaldia 'Argi baltza' lelopean. Aurten, otsailean hil zen muxikarra, eta ondoko herrian egin diote omenaldia. Hain zuzen bere lehen plaza Gernika-lumon bertan egin zuen 1958an. Bertsolari eskolatua eta eskolatzailea. Gaur egungo Bizkaiko bertsolari gazte asko dira berarekin bertsotan ikasitakoak. Egindako transmisio lanaz gain, plazan eta txapelketatan emaitza bikainak jasotako bertsolaria izan zen: lau aldiz Bizkaiko txapeldun, bitan Euskal Herriko txapeldun-orde eta Euskal Herriko txapela jantzi zuen 1989an. Frankismo garaian Azpillagarekin batera egindako bertso saio klandestinoak ere gogoa… 

Gernikako Lilibertso bertso eskolak antolatuta bertsotan aritu ziren Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze, Fredi Paia eta Jone Uria. Bertsolari hauetaz gain, hainbat gonbidatuk ere hartu zuten parte: Xabier Arriaga ‘Txiplas’, Juan Mari Areitio, Leire Bilbao, Igor Elortza, Oihane Enbeita, Josu Goikoetxea, Unai Iturriaga, Mikel Urdangarin eta Josu Zabalak. Aurkezle lanetan, Xabi Paya.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)