Gorka Knörr
'Berandu bada ere, pozik. Niri min gehien alderdi barruan egin zidaten'
Gorenak bere aurkako zigorra baliogabetu ondoren, Eusko Alkartasunean egin zioten minaz mintzatu da Gorka Knörr: "Epaileek baino lehenago inhabilitatu ninduten". Kritika egin dio Justiziari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
11 urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Sozialista Abertzaleak ez desegiteagatik Gorka Knörri, Juan Maria Atutxari eta Kontxi Bilbaori jarritako zigorra. "Berandu" bada ere, pozik hartu du erabakia Gorka Knörrek; beregatik, Atutxarengatik eta adiskide duen Bilbaorengatik. "Berandu etorri da; horrek erakusten du Justizia nola dabilen Espainian oraindik ere", esan digu 'Faktoria'n.
Knörrek gogoratu du "min gehien" alderdian barruan egin ziotela, Begoña Errasti presidente zela. "Izugarrizko mina egin zidaten, epaileek baino lehenago inhabilitatu nindutelako". Izan ere, hauteskunde zerrendetatik kanpo utzi zuten Knörr. "Horrek min handia egin zidan, epaileek baino lehenago jokoz kanpo uzten ninduelako. Garai hartan asko sufritu nuen, baina ontzat ematen dut".